Mendian
arduraz, lasai eta seguru disfrutatzeko eskubidearen alde
Urteetan,
ehiza arazo handia izan da Ulian disfrutatzeko. Azken urteotan,
berriz, arazo hori desagertuta, herritarrok askoz lasaiago ibil
gaitezke parke periurbano horretan.
Gipuzkoako
Foru Aldundiak Ulia segurtasun-eremu izendatu eta, horren ondorioz,
bertan ehiza egitea debekatu zuenez geroztik, parkean disfrutatzeko
baldintzak askoz hobeak dira ehiztari ez garen gainerako
erabiltzaileontzat. Eta ez da begi-bistatik galdu behar ehiza egiten
ez dugun erabiltzaileok gehien-gehienak garela. Gainera, ehiza bertan
behera geratu izanak mendiak dituen natura-balioei ere on egin die,
jakina.
Ulia
irla natural bat da porlanaren erdian, oso populatuta dagoen eskualde
batean. Orain askoz lasaiago disfrutatu dezakegu lehen baino,
ehiza-denboraldian tiroak etengabeak zirenean baino, alegia.
Zoritxarrez,
hobekuntza hau, nabarmen-nabarmena Uliako erabiltzaile
gehien-gehinontzat, bai Oarsoaldeko eta Donostiakoentzat, bai
kanpotik gero eta gehiago datozenentzat ere, arriskuan dago.
Ehiza
Federazioak Pasiako Udalari Ulian ehiza berriro baimentzeko eskatu
dio, Pasaiako barrutian, behintzat.
Deialdi
hau egin dugun talde eta elkarteak Uliaren hainbat erabiltzaile tipo
ordezkatzen ditugu… inguruko herri eta auzoetako bizilagunak,
ekologistak, mendizaleak, naturzaleak, ikas-zentroak, kirolariak…
Uliaren ingurunearen defentsak, bere osotasunaren, eta Ulia arduraz,
lasai eta seguru disfrutatzeko eskubidea dugun konbentzimenduak
batzen gaitu.
Gure
ustez, herritarron interes orokorrak talde jakin baten interesen
gainetik egon beharko luke, kasu honetan, ehiztarien interesen
gainetik. Izan ere, argi eta garbi ikusten dugu ehizak ez duela
lekurik Uliako parkean.
Agerraldi
honen bidez, Pasaiako Udalari eskatzen diogu interes orrokorra
interes partikularren gainetik jartzeko eta, ondorioz, Uliak tirorik
gabe jarrai dezala lan egiteko.
Gogoratu
nahi dugu azkenaldion Ulia sustatu nahi dela, ez bakarrik oso
populatuta dagoen eskualde baten birika gisa, baizik eta baliabide
turisko gisa (horra hor Bi Badien arteko Ibilaldia) edota Donejakue
Bideko zati gisa (gogoan izan 12.000-15.000 lagun inguruk egiten
dutela urtero Iparraldeko Bidea, orain dela gutxi Mundu
Ondare izendatutakoa). Gauzak horrela, Ulian ehiza berriro baimentzea
zeharo inkoherentea litzateke, mendiaz lasai eta seguru disfrutatzeko
aukeren kontra egitea bailitzateke, baita balio naturalen kontra
egitea ere.
Espero
dugu Pasaiako alkate eta zinegotziek zentzuz jokatuko dutela eta
Ulian lasai eta seguru disfrutatzeko eskubidearen kontra egingo ez
dutela.
Pasaia
2015-10-29
Amigos
del Camino de Santiago de Gipuzkoa, Club Vasco de Camping, Eguzki,
Ekologistak Martxan, Haritzalde, Herri Ametsa Ikastola, Itsas Enara,
Seo-Donostia, Trintxer K.A. Ciclismo de Montaña, Ugatza, Uliako Auzo
Elkartea, Uliako Lagunak.
Harremanetarako
telefonoa: 647698347 (Karlos Murua)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina